Nor naiz

Kimuri izenaren atzean Mirari Errondosoro Echave billabonatarra dago

Barne diseinuko ikasketak egin nituen eta azken urteotan artisau eta sortzaile bezala nabil, hasera batean joskintzan, eta ondoren beste hainbat sormen lan eginaz material eta teknika desberdinekin (oihalak, papergintza, grabatua, landare tinte naturalak, gyotaku, serigrafia, …)

Materialak ezagutu eta beraiekin jolastea dut gustuko.

Gaur egungo nire pasiorik handiena, hondakin organikoei bizia luzatu, biomaterialak sortu eta beraiekin sorkuntza lan berriak egitea da.

Harremanetarako: biomaterialakimuri@gmail.com

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar