Bizia Berpiztu

Hondakinak lehengai gisa, hauek berpiztu eta material eta pieza berriak sortu

Bizia Berpiztu proiektu osoa jasangarritasunean oinarritzen da, horrela sortzen diren hondakinak berrerabili eta gizartera itzultzeko, ekonomia zirkularrari balioa emanez. Ekonomia zirkularra birbaloratzea gure arbasoen baserrietan egiten zen modura, non guztiak autogestionatzen ziren beraien beharrei aurre egiteko.


Gure arbasoak, aitonak eta amonak, bizitzaren, sorkuntzaren misterioari lotuta bizi izan ziren, non horren lotura sakona zuten, elementuekin (lurra, ura, sua, airea) sortzen ikasi zutela.
Ausarki, lurra urarekin nahasten zuten, sutara hurbildu… haien esku trebeen artean ontziak eta hainbat tresna sortu zituzten.


Beraiek euren behar eta aukeren behaketatik sortu zuten bezala, oraingoan gure garaia iritsi da: hondakinekin sortzen dugu, eman diezaiogun bizitzari bizitza berri bat.
Nolabait esateko, aurreko bizitza batera itzuli, non zuk edo inguruko komunitate txiki batek bere produktuak modu erraz batean sor ditzakeen dituen hondakin ala soberakinekin.

Hondakin materialarekin zer egin ez dugu jakiten, eta hauei beste bizi bat eman diezaiokegula sinesten dut.

Diseña un sitio como este con WordPress.com
Comenzar